Konektibo logikoak

Komodin-bilaketa

Galdera ikurra (?) erabili karaktere zehatz bat ordezkatzeko..

Adibidez, “text” edo “test” bilatzeko honako bilaketa hau erabil dezakezu:

te?t

Karkatere anitz ordezteko (zero edo gehiago) erabili izartxoa(*).

Adibidez, "test" erroko "tests" edo "tester" bilatzeko, idatzi honako hau:

test*

Hitzaren erdian ere erabil daiteke izartxo (*) komodina:

te*t
Bilaketa zehaztugabea

Antzeko grafia duen hitz bat bilatzeko (~) azentu-marka jarri hitzaren amaieran. Adibidez, "mono"-ren antzeko grafia duten hitzak bilatzeko

mono~

Bilaketa horrek mono, kono edo moko bezalako emaitzak emango ditu.

0 eta 1 baloreak zehaztuta antzekotasun-parametroa doitu daiteke. 1 baloretik gertuago antzekotasun handiagoa izango du emaitz-hitzak. Adibidez :

mono~0.8

Antzekotasun-parametroa zehazten ez bada, balore estandarra erabiltzen da, hots, 0.5.

Gertutasun-bilaketa

Gertutasun-bilaketa erabiltzeko (~) azentu-marka ipini hitz anitzen bukaeran . Adibidez, "marketing" eta "Meffert" bilatzeko bost hitz baino distantzia txikiagoan, honako bilaketa egin

"marketing Meffert"~5
Tarte-bilaketa

Kortxeteak ({ }) erabili tarte-bilaketa egiteko. Adibidez, A, B edo C hizkiz hasten diren hitzak bilatzeko, honako hau idatzi

{A TO C}

Zenbakiekin ere aplika daiteke tarte-bilaketa, urteak kasu:

[2009 TO 2012]
Hitz bat estimulatu

Hitz bati garrantzia handiagoa emateko azentu zirkunflexua (^) erabili hitz anitzen bilaketan

marketing Meffert^5

"Meffert" hitza estimulatuta, hitz hori dutenak emaitzetan baloratuagoak izango dira.

Eragile boolearrak

Eragile boolearrek hitz eta esaldiak logikoki konektatzea ahalbidetzen dute. Honako eragile hauek daude onartuak:

AND
+
OR
NOT
-

Eragile boolearrak maiuskulaz idatzi behar dira.

AND

AND , eragile lehenetsia da juntagailu gisa . Hau da, AND eragilea katalogoak automatikoki erabiliko du bilaketa hitzen artean idatzi beharrik gabe. AND eragileak bilaketan zehaztutako hitz guztiak dituzten erregistroak bilatuko ditu.

Esaterako, "marketing" eta "Meffert" hitzak dituen erregistroak bilatzeko txertatu:

marketing Meffert

o alternativamente

marketing AND Meffert
+ (gehi)

Gehi (+) eragileak hitz bat behar du jarraian itsatsita. Horrela, emaitz-erregistroen edozein ataletan hitz hori agertu behar du.

Adibidez, "marketing" hitza duten baina "Meffert" hitza izan dezaketen erregistroak bilatzeko, honela idatzi behar da:

+marketing Meffert
OR

OR eragilea aplikatuta, bilaketak hitzetako bat duen emaitzak ematen ditu.

Esaterako, "marketing" edo "Meffert" hitzak dituzten tituluak bilatzeko, idatzi:

marketing OR Meffert
NOT

Bigarren hitza ezik lehena duten erregistroak bilatzeko NOT eragilea erabili.

Adibidez, "marketing" hitza duten erregistroak baina, era berean, "Meffert" hitza ez dutenak bilatzeko, txertatu:

marketing NOT Meffert

Oharra: NOT eragilea bi hitzez soilik osatua dagoen bilaketan erabil daiteke. Beraz, honako bilaketak ez du emaitzik jaulkiko:

NOT marketing
- (ken)

Ken eragilea (-) hitz baten aurretik jarrita, hitz hori duten erregistroak baztertzen ditu.

Adibidez:

marketing -Meffert