Lehen aldiz Bilaketa Aurreratua bisitatzen bada hainbat bilaketa-eremu agertzen dira. Eremu bakoitzean sar daitezke nahi diren bilaketa-hitzak. Bilaketa-operadoreak baimentzen dira.
Eremu bakoitzean zerrenda baten bidez zehazten da bilatu nahi den datu mota (izenburua, autorea, etab.). Bilaketa aurreratuan nahi diren bilaketa motak doitu eta bateratu daitezke
Hainbat bilaketa-eremuren arteko erlazioa zehaztu daiteke "Operatzaileak" parametroarekin.
"Bilaketa bat gehitu" botoiarekin bilaketa-eremu gehiago gehitzen dira orrian. Nahi adina bilaketa-eremu gehitu daitezke.
Bilaketa konplexuetan, bilaketa-eremu multzo bat eskas gera daiteke. Demagun, Txina edo Indiako historiari buruzko dokumentuak bilatu nahi direla. “ETA" parametroa erabilita Txina, India eta Historia terminoekin, bilaketak Txina eta Indiako historiaren inguruko emaitzak ematen ditu. “EDO" parametroak, berriz, Historia edo India edo Txina-ren inguruko dokumentuak bilatzen ditu – ez Txina eta Indiako historiari buruzkoak.
"Bilaketa-taldeak" aukerari esker askotariko bilaketa-eremu taldetan arakatu dezakegu . Bilaketa-talde bat gehituz gero eremu-talde berria irekitzen da. Nahi ez diren taldeak ezabatzeko "Ezabatu" sakatu behar da. Horretaz gainera, bilaketa-taldeen arteko bateragarritasuna kudeatu daiteke “ETA”, “EDO” eta “EZ BAINA” parametroekin.
Aurrerago aipatu den adibidea honela ebatzi daiteke: